XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ermu Lenguan idatzi neban erremata egin zala emengo Ortu-santu zarrarena; ta esaten zeustan zeuk, Kirikiño, ia noren gain gelditu dan edo zertarako dan.

Bada, gelditu zan Areitio-Urtena'tar Domeka'ren gain, eta zer egiteko dan ezin neike esan, eztakidalako. (1) Misterijo andijek yarabillezak Ortu-Santu orregaz. Ba, jakin biar dogu zetarako ixan dan erremat ori, ta iñundik al bozu jakin eikezu, ta esan; bestelan beste bide batzuk artu biarko doguz, onetara ezin gindekez gelditu ta.

Madrid'etik etorrita bostekua estutu dautsogu geure lagun ona dan Agirregomeskorta'tar Andoni pelotarijari.

Atzera bigurtu da lengo tokiruntz jokau-aldi batzuk egiten. Ondo ibilli.

Illa onen ogetalauan, astelenian, dago ariñeketa jokua, Mallabi ganeko ermita urretik urten, da Ermu'ko ostatu zarrera eldu bayetz amar minutuan.

Amar ogerleko jokatzen ditue.

Nik uste dot ankak puska bat jaso biarko dituela au ain laster egiteko. (2) Zenbat killimetro dagoz ba?- Kirikiño.

Atzo, Ostegun Deuna, egin dira eleizkizun ederrak, itz-aldija egin eban ederto Salaberria'tar Pakunda jaupari onak; gero ibilkunde txikija egin zan egualdi ona etzegualako.

Gaur, Ostiral Deuna, egualdi ona bada egingo da ibilkunde aundija, bertan juango dirala uriko biztanle gustijak beti lez.

Gernika'ko Siberia'ri.- Irakurri dot izparringi baten egin dozuela esandako batzarra orko teatroan, itz-egin zenduela zeuk eta nire lagun Etxebarriak.

Ikusten dot lan gogor egiten dozuela euzkerian aldez ta langille euzkeldunen aldez.

Asko poztutzen naz, ta zorionak opa dautzubedaz. URETA-BARREN. Jorralla 21.